Mostrando entradas con la etiqueta Eskola Inklusiboa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Eskola Inklusiboa. Mostrar todas las entradas

martes, 30 de abril de 2019

Eskola Inklusiboa: Buda Explotó por Vergüenza

ESKOLA INKLUSIBOA:
BUDA EXPLOTÓ POR VERGÜENZA


Filma ikusi ondoren hiru hitz baino gehiago etortzen zaizkigu burura, baina horietatik garrantzitsuenak edo aipagarrienak direnak hurrengoak dira:

  • Inpotentzia: Ez garelako konturatzen daukagunaz, eskolara joateko dugun aukeraz, jaio garen tokiaz… eta gehien bat, eskura ditugun baliabideetaz.
  • Errealitatea: Gure eguneroko bizitzatik at dagoen haien egunerokotasuna latza delako, eta daukaguna baloratzeko eta munduan dauden egoera desberdinetaz ohartzeko filma ikusi behar izan dugulako.
  • Injustizia: Berez denontzat den hezkuntza eskubidea ez da bermatzen; materialengatik, egoera ekonomikoarengatik, sexu desberdintasunarengatik, eskolara heltzeko dauden zailtasunengatik...

Irakasle bati filma gomendatuko genioke azken finean, irakasle batek haurrengan duen influentzia izugarria delako eta honek pertsona horren bizitza asko aldatu dezakelako. Horretarako, irakaslearen partetik “indar psikologiko” bat egon behar da zailtasunak edo behar bereziak dituzten haurrei haien hezkuntza guztiz bermatzeko. Ikasle bakoitza herrialde, familia, egoera… desberdin batetik dator eta irakasleak honi aurre egin behar dio. Oraindik gauza asko daude hobetzeko eta irakaslearen papera oso garrantzitsua da gaur egungo munduan. Pelikula honetan ikusi dezakegu oraindik jasan behar duten egoera gogorra, hau da, gatazkak eta sexuen arteko desberdintasunak. Esaterako, pelikula honen protagonista, Baktay, 6 urteko neska bat da eta eskolara joateko grina dauka, baina bere ingurua ez da batere segurua, gizarte bortitz batean bizi delako.



Beraz, honen bitartez ikusi dezakegu zein oztopo dauden zoritxarrez, egoera latz horretan bizi diren haurren ikasteko eskubidea bermatzeko. Gure inguruan zerbait arrunta eta guztiz onartzen zaigun eskubidea dela, eta beste leku batzuetan, berriz, ikasteko gogoa daukatenek ez dute zorte berdina.





Pelikularen Trailerra:


martes, 2 de abril de 2019

PAUSOKA Hitzaldia. Eskola Inklusiboa.

PAUSOKA

Maiteder, Pausoka elkartearen kide bat da. Hitzaldi honi esker, aukera izan genuen berak eta
bere semeak bizitako eta bizitzen ari diren egoera ezagutzeko eta horrez gain, elkarte honi buruz
informazioa jasotzeko.

Berak, haurdunaldian espektatiba asko zituen bere semearen bizitza izango zenaren inguruan,
baina jaio eta 15 egunetara gauzak aldatu egin ziren.
Aimarrek, krisi epileptikoak edukitzen hasi zen eta honek, bai honen bizitza eta bai gurasoen bizitza
baldintzatu zuen.

Maitederrek aldarrikatu zuen gu hezitzaile bezala Haur Hezkuntzako etapan detekzio goiztiarra egiteko
ardura dugula. Eta azpimarratu zuen gure lana geroz eta garrantzitsuagoa bihurtzen ari zela, izan ere,
familiaren ondoren, eskola izango da haurraren faktore sozial garrantzitsuenetakoa.

Orokorrean, ondorioztatu genuen gizartea ez dagoela prest honelako egoerei aurre egiteko.
Hau da, premia bereziak dituzten haurren eta familien oinarrizko beharrak eta eskubideak ez direla
asetzen, ezta ere bermatzen.
Hezkuntza sistemak, egoera hauek hobeto kudeatu beharko lituzke, behar eta eskubide horiei modu
egoki batean erantzun ahal izateko eta haurren kalitatezko hezkuntzarako eskubidea bermatzeko.

Deigarria egin zitzaigun guraso bileran, Aimar aurkezteko orduan, irakaslea haurra nola aurkeztuko zuen
galdetu ziola eta Maitederrek esan zion ea berak zer esango lukeen Aimarrengatik eta orduan tutoreak esan
zuen honek ikaskideak goizero poztu egiten dituela, Aimarrek musika gustuko duela, eta abar.
Konturatu ginen zeinen garrantzitsua den ikusten ez dena azaleratzea, gauza onak eta baikorrak azpimarratzea eta,
azken finean, pertsona bere osotasunean kontuan hartzea eta errespetatzea.

Laburbilduz, garrantzitsua da haurrak onartzen ditugun bezala, familiak ere onartzea gure eskolan.
Elkarlana ezinbestekoa da gizartea eraldatzeko eta haur zein familien eskubideak bermatzeko.
Eskola gizartea eraldatzeko eta hobetzeko erreminta bat izan behar du, baina ez bakarra.
Eskola inklusibo batetik hasita eta hau oinarri hartuta, beste guztia ondo egiteko aukera izango dugu.

Informazio gehiago jakiteko -->  Pausoka Elkartea