Mostrando entradas con la etiqueta MODULOA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta MODULOA. Mostrar todas las entradas

miércoles, 1 de mayo de 2019

Errubrika

ERRUBRIKA

Hemen irakurri dezakegu bigarren lauhilekoan egindako talde errubrika:


Talde lana antolatzeko irizpide batzuk daude eta hauek baliagarriak izan dira. Gure egilearen testuan aipatzen dugu, beraz, bertan informazio gehiago dago.

martes, 30 de abril de 2019

Hausnarketa Finala: Narratiba Digitala

TALDEKO HAUSNARKETA

Lau hileko honetako moduluko lanaren gaia aniztasuna izanik, narratiba digitala sortu behar izan dugu. Lan honi esker gure aniztasuna ikusteko modua asko aldatu da, azken finean aniztasunari buruz genuen ikuspuntua oso mugatua zen eta denbora pasa ahala, kontzeptu eta informazio asko eskuratzen joan gara. Honi esker, gure lanari itxura eman diogu eta poliki poliki gai honen garrantzia barneratzen joan gara. Aniztasunaren gaia sakontzen joan garen heinean, eguneroko bizitzan jorratu beharko litzatekeen kontzeptua dela uste dugu.
Irakasle izango garen moduan beharrezkoa ikusten dugu aniztasunari buruzko gerturaketa, hau da, anitza den pertsona edo egoeraren asimilazioa. Gure inguruan dagoen zerbait dela ohartu behar dugu, eta aniztasun hori errespetatu, onartu, indartu, normalizatu eta bultzatu behar dugu.

Amaitzeko, esan behar dugu aniztasunaren ideia askoz gehiago baloratzen dugula, bakarrak eta errepikaezinak egiten gaituen zerbait dela eta honi esker gauza asko egin daitezkeela, anitzak garelako eta aniztasun hori aberastasuna delako. Gure esku dago aniztasun hori baloratzea eta indartzea, etorkizunean gure ikasleek zailtasunak ez edukitzeko eta desberdina izatea zerbait ona dela ikusten laguntzeko. Asko ikasi dugu lanen bitartez eta jasotako tailerren bitartez, oso aberatsa izan diren baliabideak dira eta aniztasunari buruz gerturatzen lagundu digu.

Hitzaldia NAIZEN

NAIZEN HITZALDIA




Hitzaldi hau Naizen elkarteko guraso batekin hasi zen. Bere alabaren istorioa kontatu zuen eta bera eta bere emaztearen bizipenak kontatu zituen. Baita bere iritzi pertsonala eman zuen transexualitatearen inguruan.

Bere bizipenak eta egoeraren eboluzioa kontatu zigunean, oso modu naturalean egin zuela iruditzen zaigu, asko gustatu eta eskertu genuen. Hala ere, esandako eta azaldutako ideia batzuekin ez ginan ados aurkitu. Alde batetik, queer mugimenduari buruz emandako iritzia desegokia iruditu zitzaigun. Bere esanetan soilik emakumea edo gizona izan zaitezke, beste edozein izate alde batera utziz. Bestalde, rol binarioak oso markatuta zituela iruditu zitzaigun, adibidez, mozorroen aukeraketaren inguruan hitz egiterakoan, emakumearen rola printsezarekin eta mutilaren rola superheroiekin lotu zituen.

Hitzaldiarekin jarraitzeko, Luar etorri zen, gure unibertsitateko ikasle bat. Luar bere istorioa kontatu zigun, bere prozesua, momentu kritikoak eta bizipen ezberdinak kontatuz. Asko unkitu gintuen egoera horrek, batez ere guregana hurbiltzeko eta bere istorioa gure eskuetan uzteko moduagatik. Lotsi, beldurrik eta erreparorik gabe kontatu zuen bere bizipena, momentu txarrak eta onak aipatuz. Asko emozionatu eta pentsarazi zigun guzti horrek. Esker hitzak besterik ez ditugu Luarrentzako, saio bakar batean hainbeste emateagatik, transmititzeagatik eta sentiarazteagatik, bera bezalako pertsonek mugitzen dute mundua.


Informazio gehiago irakurtzeko Chrysallis-eko webgunea:

Eskola Inklusiboa: Buda Explotó por Vergüenza

ESKOLA INKLUSIBOA:
BUDA EXPLOTÓ POR VERGÜENZA


Filma ikusi ondoren hiru hitz baino gehiago etortzen zaizkigu burura, baina horietatik garrantzitsuenak edo aipagarrienak direnak hurrengoak dira:

  • Inpotentzia: Ez garelako konturatzen daukagunaz, eskolara joateko dugun aukeraz, jaio garen tokiaz… eta gehien bat, eskura ditugun baliabideetaz.
  • Errealitatea: Gure eguneroko bizitzatik at dagoen haien egunerokotasuna latza delako, eta daukaguna baloratzeko eta munduan dauden egoera desberdinetaz ohartzeko filma ikusi behar izan dugulako.
  • Injustizia: Berez denontzat den hezkuntza eskubidea ez da bermatzen; materialengatik, egoera ekonomikoarengatik, sexu desberdintasunarengatik, eskolara heltzeko dauden zailtasunengatik...

Irakasle bati filma gomendatuko genioke azken finean, irakasle batek haurrengan duen influentzia izugarria delako eta honek pertsona horren bizitza asko aldatu dezakelako. Horretarako, irakaslearen partetik “indar psikologiko” bat egon behar da zailtasunak edo behar bereziak dituzten haurrei haien hezkuntza guztiz bermatzeko. Ikasle bakoitza herrialde, familia, egoera… desberdin batetik dator eta irakasleak honi aurre egin behar dio. Oraindik gauza asko daude hobetzeko eta irakaslearen papera oso garrantzitsua da gaur egungo munduan. Pelikula honetan ikusi dezakegu oraindik jasan behar duten egoera gogorra, hau da, gatazkak eta sexuen arteko desberdintasunak. Esaterako, pelikula honen protagonista, Baktay, 6 urteko neska bat da eta eskolara joateko grina dauka, baina bere ingurua ez da batere segurua, gizarte bortitz batean bizi delako.



Beraz, honen bitartez ikusi dezakegu zein oztopo dauden zoritxarrez, egoera latz horretan bizi diren haurren ikasteko eskubidea bermatzeko. Gure inguruan zerbait arrunta eta guztiz onartzen zaigun eskubidea dela, eta beste leku batzuetan, berriz, ikasteko gogoa daukatenek ez dute zorte berdina.





Pelikularen Trailerra:


martes, 2 de abril de 2019

Ipuin lanketaren hausnarketa. Didaktika

Hausnarketa aniztasunaz eta proposamena eskolara begira.


Hiru egun horietan landutako ipuinen bitartez aniztasunari buruz genuen ikuspuntua zabaldu dela esango genuke. Honi esker aniztasun egoera ezberdinak lantzeko tresna oso baliagarria eskaini zaigu, azken finean Haur Hezkuntzako haurrentzat pentsatuak dauden ipuinetan ez genuelako uste horrelako gai garrantzitsurik jorratu ahalko zenik.
Orokorrean, liburuei esker begirada zabala eta anitza eskuratu dugu, baina bazeuden hainbat liburu (transexualitatekoak) oso estereotipatuak iruditu zitzaizkigula, izan ere, rolak eta aurreiritziak oso markatuak zeuden. Adibidez, mutilak urdinez jantzita, futbolean jolasten eta neskak aldiz, arrosaz, panpinekin jolasten. Bestalde, HHko gela baten jorratu behar diren gaiak direla pentsatzen dugu, hori bai, gai horiei beste ikuspegi bat emanez, hau da, aurretik aipatutako estereotipo eta rolekin hautsiz.

Gaiak zein liburu eta ipuin ezberdinen jorraketa eraginkorra da. Haur Hezkuntzan ipuin kontaketek izugarrizko garrantzia eta eragina dute, beraz, hortaz baliatuta gai ezberdinak lantzeko eta sakontzeko aukera aparta eskaintzen du. Modu honetara, haurrek egoera horiek naturaltasunez hartuko edo biziko dituzte, hauen bizitzan aurkitzen edo aurkituko diren egoerak izan daitezkeelako, hain zuzen. Adibidez, gelakide bat inmigrantea denean, transexualitate kasuren bat ematen denean eta abar.

Gure ustez, jorratutako gaiez gain, beste hainbat gai jorratzea ezinbestekoa da. Esate baterako, familia eredu ezberdinak (monoparentala, bi ama, bi aita, bi gurasoak falta direnean…), bullying egoerak, zailtasunak dituzten pertsonen egoerak, orientazio sexuala eta abar.

PAUSOKA Hitzaldia. Eskola Inklusiboa.

PAUSOKA

Maiteder, Pausoka elkartearen kide bat da. Hitzaldi honi esker, aukera izan genuen berak eta
bere semeak bizitako eta bizitzen ari diren egoera ezagutzeko eta horrez gain, elkarte honi buruz
informazioa jasotzeko.

Berak, haurdunaldian espektatiba asko zituen bere semearen bizitza izango zenaren inguruan,
baina jaio eta 15 egunetara gauzak aldatu egin ziren.
Aimarrek, krisi epileptikoak edukitzen hasi zen eta honek, bai honen bizitza eta bai gurasoen bizitza
baldintzatu zuen.

Maitederrek aldarrikatu zuen gu hezitzaile bezala Haur Hezkuntzako etapan detekzio goiztiarra egiteko
ardura dugula. Eta azpimarratu zuen gure lana geroz eta garrantzitsuagoa bihurtzen ari zela, izan ere,
familiaren ondoren, eskola izango da haurraren faktore sozial garrantzitsuenetakoa.

Orokorrean, ondorioztatu genuen gizartea ez dagoela prest honelako egoerei aurre egiteko.
Hau da, premia bereziak dituzten haurren eta familien oinarrizko beharrak eta eskubideak ez direla
asetzen, ezta ere bermatzen.
Hezkuntza sistemak, egoera hauek hobeto kudeatu beharko lituzke, behar eta eskubide horiei modu
egoki batean erantzun ahal izateko eta haurren kalitatezko hezkuntzarako eskubidea bermatzeko.

Deigarria egin zitzaigun guraso bileran, Aimar aurkezteko orduan, irakaslea haurra nola aurkeztuko zuen
galdetu ziola eta Maitederrek esan zion ea berak zer esango lukeen Aimarrengatik eta orduan tutoreak esan
zuen honek ikaskideak goizero poztu egiten dituela, Aimarrek musika gustuko duela, eta abar.
Konturatu ginen zeinen garrantzitsua den ikusten ez dena azaleratzea, gauza onak eta baikorrak azpimarratzea eta,
azken finean, pertsona bere osotasunean kontuan hartzea eta errespetatzea.

Laburbilduz, garrantzitsua da haurrak onartzen ditugun bezala, familiak ere onartzea gure eskolan.
Elkarlana ezinbestekoa da gizartea eraldatzeko eta haur zein familien eskubideak bermatzeko.
Eskola gizartea eraldatzeko eta hobetzeko erreminta bat izan behar du, baina ez bakarra.
Eskola inklusibo batetik hasita eta hau oinarri hartuta, beste guztia ondo egiteko aukera izango dugu.

Informazio gehiago jakiteko -->  Pausoka Elkartea

Memoria Plaza

MEMORIA PLAZA
Memoria plazan jorratu genuen gaia oso ezaguna genuen, baina egia da sakonki
ez genuela ezagutzen. Gutako batzuk, honekin lotuta, gertuko egoerak bizi izan dituzte
eta beraz, ez zaie arrotza suertatu, hala ere, gai gogorra eta mingarria dela pentsatzen dugu.
Beste batzuen erlazioa gai honi buruz, beste batzuen testigantzak eta  filmak izan dira,
esate baterako, Lasa eta Zabala. Garai gorrak izan zirela pentsatzen dugu, horrez gain,
gizartean, hau, ‘‘tabu’’ bat izan dela eta izaten jarraitzen duela sentitzen dugu.

Gure ustez, gai hau aniztasunarekin lotura estua du, bakoitzak bere pentsatzeko modua
duelako eta bakoitzaren ezaugarriak ezberdinak direlako, gainera, talde minoritario bat dela
ikusi dugu.
Atentzioa gehien deitu zigun alderdia eta oso baikorra iruditu zaiguna, protagonistek barkamenaren,
amorruaren eta gorrotoaren aurrean izan zuten jarrera izan zen.
Hauek, nahiz eta horrelako egoera hain gogorrak eta mingarriak bizi izan arren, beraien bihotzetan
ez zutela ez gorrotorik ez eta amorrurik ere. Aitortu zuten ahaztu ez dutela inoiz ahaztuko, baina beste
guztia alde batera utzi behar izan zutela, mina besterik ez zietela sortzen eta.

Arestian aipatu dugun bezala, gure lagunekin edota gure familiekin gaiari buruz hitz egin izan dugu,
baina ez sakonki.
Gai hau, gure ustez, ‘‘tabu’’ bat izan denez, eta oraindik hala denez, honi buruz hitz egiteko beldurra
dagoela ikusten dugu. Iruditzen zaigu gai hau isilduta egon dela, dagoela eta seguruena, egongo dela,
baina aitortu beharra daukagu, guri honi buruz informazio gehiago jasotzea eta gure historia ezagutzea
gustatuko litzaigukeela.
Gehitu nahiko genuke, ikusten dugunaren arabera, pasatakoarengatik, oraindik, ondorioak daudela gizartean
eta baita pertsona bakoitzaren pentsamenduan, hau da, aurreiritziak, begirada desafiatzaileak, errefuxa eta abar.

jueves, 7 de marzo de 2019

Calcuta Ondoan Hausnarketa

Calcuta Ondoan

Otsailaren 22an Calcuta Ondoko hiru hezitzaile etorri ziren aniztasunaren inguruko tailer bat ematera.
Hasieran asko gustatu zitzaizkigun bi jarduera egin genituen.
Jarduera honekin gure arteko aniztasuna nabarmendu zen, izan ere, nahiz eta adin berdina izan,
gustu desberdinak, ezaugarri desberdinak eta abar ditugu.

Taldeka banatu ginen eta ondoren, mapa mundiaren eta hizkuntzei buruzko galderen inguruan hausnartu
genuen. Hau egin ondoren, konturatu ginen boterea duen jendeak manipulatu egiten gaituela.
Esate baterako, mapari dagokionez, gure kontinenteak botere handia duenez, maparen erdian gaude
kokatuta. Bestalde, deigarria egin zitzaigun pentsatzea beste herrialde batzuk guri beste toki batzuetan
kokatzen gaituztela.

Hizkuntzei dagokionez, inkontzienteki barneratzen dugu ingelesa eta txinera direla hiztun gehienak dituena,
eta hau, azken finean, botere ekonomikoaren eta politikoaren islada da.

BBVA (Blanco, burgués, varón, adinerado) terminoak atentzioa deitu zigun, hau da,
botereari lotzen zaion figura gizon, txuri, dirudun eta burgesa dela.
Hau gizartean isladatzen den matxismoaren eta sexismoaren irudi zuzena da.

Eta azkenik, aipatu nahiko genuke egindako azkeneko jarduera.
Polita izan zen ikustea nola objektu bateri hainbat esanahi atxikitu zitzaizkion pertsonaren egoera,
ezaugarri eta aniztasunari buruzko duen kontzeptuaren arabera.
Gure kasuan, kafe katilutxoa, ispilua, bonbila, plastilina eta jostorratza aukeratu genituen.



jueves, 14 de febrero de 2019

GIZARTE ETA KULTURA INGURUNEAREN EZAGUTZA

Data: 2019/02/14
Hasieran bakarkako jarduera egin dugu, gure burua azalduz. Hau da, nola identifikatzen gara orokorrean eta gero taldean elkartu gara ezaugarri horiek komentatzeko eta amaitzeko taula bat osatu dugu gure artean desberdintasunak eta amankomunak azaltzeko. Jarduera interesgarria izan da gure taldekoei hobeto ezagutzeko.
0.  NORBERAREN ABIAPUNTUA: ETA ZUK, NOLA IDENTIFIKATZEN DUZU ZURE BURUA?
Banakako jarduera
Gure burua identifikatzea, talde batean kokatzea, jarrera bat edo bestea dugula esatea, zaila izaten da askotan.
Gure burua definitzeko arraza, generoa, joera politikoak, gizarte-taldeak, izaeraren adjektiboak eta bestelakoak
erabiltzen dira normalean.
Zure burua identifikatu beharko bazenu, nola egingo zenuke?


Ni ___________naiz eta honela identifikatzen dut nire burua: Hasiera batean, lotsatia, isila eta behatzailea ingurunea ez dudanean ondo ezagutzen.
Kofidantza dudadean, berriz, irekiagoa naiz, hitz egitea gustatzen zait.

Ondoren, konpartitu taldekideekin eta identifikatu ea zein motakoak izan diren desberdintasunak edo gauza amankomunak.

DESBERDINTSAUNAK
AMANKOMUNAK


  • Izaera positibo (2) eta negatibo (2).
  • Sentiberak (2).
  • Izaera indartsua, baina maila ezberdinetan.
  • Ausarta bai (3) ez (1).









  • Erlazio hasieran lotsatiak gara.
  • Behatzaileak gara (pertsonen hitz egiteko moduan, jarreran, arropan..).
  • Adierazgarriak gara: gure keinuan bitartez pentsatzen duguna edo sentitzen duguna antzeman daiteke.
  • Konfiantzazkoak: gureak zaintzen ditugu.
  • Izaera indartsua.
  • Zintzoak.
  • Bakartiak.

sábado, 2 de febrero de 2019

GIZARTE ETA KULTURA INGURUNEAREN EZAGUTZA / ANIZTASUNA

ANIZTASUNA

KLASEAREN DATA: 2019/01/22

Klase honetan taldeka jarri ginen eta aniztasunari buruz hitz batzuk esan behar genituen, hau da, zerekin lotzen genuen aniztasunaren kontzeptua. Gure taldean, esaterako, honako hitzak aipatu genituen:

  • Zer da Aniztasuna?
- Aberastasuna
- Desberdintasuna
- Enpatia
- Onarpena
- Kulturartekotasuna
- Errespetua
- Ikaskuntza

Gero, beste taldeekin elkartu ginen eta denon artean zerrenda bat osatu genuen hausnartzeko. Aipatu beharra dago, gure aniztasunaren kontzeptua zabaldu dela.

TABAKALERA

TABAKALERA



Tabakalera joan ginen eta bertan erakusketa batzuk ikusi genituen, bertan aniztasunari buruzko kontzeptuak lantzen ziren eta artea ikusteko modu interesgarri bat izan zen, bertan aniztasunari buruz mezua jaso genuen. 
Gauza asko ikasi genituen, hala nola, aniztasuna ulertzeko eta interpretatzeko modu asko daude eta denak dira errespetagarriak. Tailer honekin konturatu ginen artean aniztasuna ikusi daitekela, adibidez. Aniztasunaren kontzeptua bere baitan ez dugu aldatu, baina bai gizartean isladatzeko modua, esate baterako, zeintzuk konsideratzen ditugun inmigrante eta zeintzuk ez, jatorri bera izanik (maila ekonomikoaren araberako bereizketa).

Eragin gehien egin digun esperientzia, dudarik gabe L’ Intruseko bi artelanek eragin digute gehien. Lehenengo hormigoizko edo harrizko eskulturak. Hasieran ikusi genuenean ez genion garrantzi handirik eman, ez genuen ulertzen benetan zein zen bere esanahia edo honen helburua. Hausnartzeko denbora eman zigutenean, orduan konturatu ginen zein zen eskultura honek zuen esanahia: berdin dute gure arteko ezberdintasunak denok garelako pertsonak.

Bigarrena aldiz, 6 argazkien segida izan zen. Hor ikusi ahal izan genuen emakumeok jasaten dugun egoera. Egunero munduko edozein tokitan ematen diren emakumeenganako indarkeriak, hain zuzen ere. Asko inpaktatu gintuen hain argazki beltzak izatea, hoietan emakume hilak egotea eta hauek erdi biluzik eta toki isolatuetan egotea.


Hau ikusi ondoren, hainbat sentimendu izan genituen, esaterako, amorrua, enpatia, inpotentzia, tristura… Dudarik gabe gure egunerokotasunean ditugun injustiziekin lotzen ditugu, errefuxiatuak eguneroko ikusten ditugu telebistan, eta  haienganako enpatia sentitzen dugun arren inork ez du haiengatik ezer egiten. Bestalde, gaurko datan, 2019ko urtarrilaren 31an, dagoeneko emakumeen hamaika hilketa eman dira.


Tabakaleran ikusitakoa eta gero, begiak ireki ditugula konturatu gara, errealitatea guztiz ikusi dugula uste dugu, edo gutxienez, zein den konturatu gara. Eskerrak eman nahi dizkiogu Anari, tokatu zitzaigun hezitzaileari. Berari esker, artelanen benetazko esanahia zein den jakin dugu. Gure hausnarketak errespetatzeaz gain, artelanen inguruan duen jakintza elkarbanatu du gurekin gure hausnarketak edo interpretazioak aberastuz.

Taldekideengandik asko ikasi dut, izan ere, interpretazio ahalmena zein desberdina den pertsona batengatik bestera ikasi dugu. Horretaz gain, ariketa txiki bat egin genuen eta hor konturatu ginen denak noizbait arrotzak sentitu garela egoera berdinetan; beraz, gure artean oso derberdinak garen arren, deserosoak diren egoera desberdinen aurrean denok garela berdinak.