ANIZTASUNA ETA KULTURARTEKOTASUNA
2019/03/27
Aniztasunari buruzko hitzaldi batean egon ginen, bertan ideia garrantzitsuak azaltzen ziren aniztasunari eta kulturartekotasunari buruz eta nola landu irakasle bezala gure geletan.
XX. mendetik gutxi gorabehera jende berria agertzen edo etortzen hasi ziren, beraz, ez da egoera berria. Pertsona bakoitzari "motxilan" daukanari begiratu behar diogu eta argi izan behar dugu datorren pertsona hori ez dela analfabetoa.
Adibide honekin konparaketa bat egiten du, ikaslea da Iceberg bat bezelakoa. Lehenengo ikusten dugu zati txiki bat, eta bi zatitan banatzen da: Ez daki eta Ez dauka. Horretan bakarrik zentratzea ez da egokia, ikasle bat ez da hori bakarrik. Alde negatiboak eta positiboak ikusi behar ditugu, eta ez gara negatiboetan bakarrik zentratu behar, aldaketak egiteko alde positiboak erabili eta landu behar ditugu, bestela ezinezkoa izango da haur hori gerturatzea.
Badakigu zer EZ dakien, baina ezagutu behar dugu Zer dakien eta hori erabiliz lana egin.
Batzuetan ez dakigu zein zaila da beste herrialde batetik datorren norbaitentzat bere sustraiak uztea. Dilema bat sortzen da, esaterako:
No olvides las costumbres de tus antepasados. / Adaptarse a las costumbres del País que te acoge.
Egoera hau ez da erraza, zure identitatearekin zerikusia du.
Beste galdera bat aipatu zuen, horrelako pertsonei nola deitu? Atzerritarrak? Etorkinak? "Etorriberriak"? oraindik ez dakigu zein hitza erabili.
XXI. mendean bizi gara eta GLOBALIZAZIOA ezin dugu ahaztu, izan ere, mundutik mugitzeko baliabideak eta garraioak aldatu dira, eta ez da zaila beste toki bat ezagutzea.
Honen ondorioz, aniztasuna sortzen da eta gogoan eduki behar dugu aniztasuna aberastasun iturri bat dela.
Aniztasun hori erantzuteko, eskola inklusiboa bultzatzea beharrezkoa da, honen barruan hau guztia lantzen da:
- Genero aniztasuna
- Sexu-joera aniztasuna
- Gaitasun aniztasuna
- Kultura aniztasuna
- Baliabide Sozio-ekonomiko aniztasuna
Haur bat Ez da aldatu behar, GARATZEN lagundu behar da.
Ikastetxe baten eginbeharra, horrelako egoera batean, hau da, beste herrialde batetik haur bat etortzen denean:
Lehenik eta behin, harrera plana egin behar du horrelako egoeretan erabiltzeko, orientabideak ikasle etorkinentzat. Argi eta garbi jakitea ZER egin behar den eta NOLA .
Adibidez:
1. Etorri aurretik
2. Lehen bilerak familiarekin
3. Erabakiak hartzen
4. Sarrera ikastxean
5. Indartze saioak
6. Ikaslearen ikasketa prozesua
Kulturartekotasuna: Hizkuntza egunerokotasunean parte-hartuz ikasten da.
Umearen ikuspegia= Horizontala
Irakaslearen ikuspegia= Bertikala
Planaren ardatz estrategiak: Helburuak dira.
- Prestakuntza eta ikerketa ( estrategia inklusiboa, azterketa, analisia...)
- Aniztasuna ikuspegi inklusibo batetik lantzeko, irakasle inklusiboak...
Berariazko laguntzak:
- Gizarte egokitzapena
- Hizkuntza eta Curriculuma
Batzutan ez gara konturatzen baina haur bat gure geletara etortzen denean Input handia jasotzen du epe laburrean eta honek haurra erreta eta nekatuta egotea eragiten du.
Egoera honetan enpatia erakutsi behar doigu eta bere kulturarekiko interesa adierazi, horrela gerturatze prosezu hori errazagoa izango da.
Hitzaldi honetan gauza asko ikasi ditut, batzuk errepikatu ziren baina azaltzeko modua desberdina izan zen, horrelako egoeretan sartzen zarenean gehiago ikasten da.

No hay comentarios:
Publicar un comentario